XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAIOTZA-ORDENA Emakume baten ume guztien sekuentzia kronologikoaren barnean bizirik jaiotako batek okupatzen duen postua da.

ADIN BETEA EDO BETEGABEA Kontzeptu honek, edozein urtetan jaiotako pertsona batek urtean zehar betetzea dagokion adina gertakaria jazotzen den unean betea duen ala ez jakiteko bidea ematen digu.

Adinaren ohizko kontzeptuari dagokio.

EZKONTZA Senarraren eta emaztearen arteko legezko lotura ezartzen duen ekitaldi, zeremonia edo prozedura da.

EGITEKO ERA Legezko lotura hori ezar daiteke prozedura zibil edo erlijioso baten bitartez, azken hau bere aldetik izan daitekeelarik erlijio katolikoaren edo beste erlijio baten araberakoa.

AURREKO EGOITZA Ezkontzagileetako bakoitzak bikotearen egoitza berria finkatu aurretik zuen egoitzari dagokio.

HERIOTZA Bizirik jaio baten jaiotza-ondoko edozein unetan bizi-zeinu oro behin-betiko desagertzea da.

Bertan barnehartzen dira beraz bizirik jaio eta 24 ordu baino lehen hilak izaki abortu bezala eta ez heriotzak bezala inskribatuak azaltzen direnak.

Ondorio estatistikoetarako, pertsona horiek, bizirik jaiotakotzat ematen dira lehenengo, eta heriotazk bezala gero.